Ingurumen arloan Nafarroak bizi duen egoera larria dela eta gure lurraldean garatzen ari diren edo eta jada, gauzaturik dauden proiektuen ardura daramaten ministroen urgentziazko agerraldia eskatu du Amaiurrek Espainiako diputatuen kongresuan.

Hortaz, ingurumen eta industria ministroek Castejongo zentral termikoari, Itoitzko urtegiari eta Nafarroako ubideari buruzko azalpenak eman beharko dituzte batzordean.

Gogora dezagun eskari hauetaz gain beste batzuk ere egin ditugula. Atzo esaterako, sustapen ministroaren agerraldia AHTri buruzko azalpenak eman ditzan eta pasa den astean ingurumen ministroarena Esako urtegiaz ere gauza bera egin dezan.

 

Amaiurren ustez azpiegitura erraldoi horiek guztiek bi ezaugarri dituzte gutxienez amankomunean; sekula ez dira kontrastaturiko eztabaida publikora eraman eta guztiek erantzuten diote energia eta eraikuntza enpresa handien interesei.

Horrezaz gain nabarmendu beharra dago horietako proiektu batzuk legez kanpokoak direla (Castejongo Termikoak). Beste batzuk aldiz, Esako urtegiak adibidez, arriskua besterik ez dakarte inguruko herritarrentzat.

@ehbilducongreso