Alfonso Alonso, Diputatuen Kongresuko Talde Parlamentario Popularrararen bozeramaleak egin dituen adierazpenen aurrean Amaiurrek hauxe adierazi nahi du:

1. Amaiurrek talde parlamentario propioa ez izatearen eta ondorioz, Talde Mixtoko gainontzeko alderdiek hitz egiteko aukera ez izatearen arduradun bakarra Alderdi Popularra da.

2. Talde Mixtoa osatzen duten alderdi politiko guztiak Alderdi Popularraren jarrera autoritario eta antidemokratikoaren biktimak dira.

3. Amaiurrek talde parlamentario propioa izan ez zezan, PP bere gehiengo absolutoaz baliatu da eta jarrera horrek, gai honen inguruan aurreko legealdietan nagusitu den irizpidea albo batera uztera behartu du Kongresuko Mahaia

4. Alderdi Popularrak entzungor egin die Talde Mixtoa osatzen duten alderdi politiko guztien eskaerari.

5. Alfonso Alonsori zera eskatzen diogu: ez dezala bere ardura saihestu.

6. Egoera hau konpondu eta Amaiurreko zazpi diputatu aukeratu dituzten euskal hautesleekiko errespetua agertu dezala exijitzen diogu Alderdi Popularrari.

@ehbilducongreso