Jorge Fernandez Diaz Espainiako barne ministroari pertsonalki bidalitako eskutitz batean, Gipuzkoan atxiloturiko bi euskal herritarrei ez diezaietela inkomunikazio egoera ezarri eskatu du koalizio subiranistak.

Amaiurrek gogoratu duenez, tortura salaketak direla medio badirela nazioarteko hainbat erakundek Espainiako estatuaren aurka kaleratu dituzten ebazpenak. Esaterako, Maria Atxabalen kasuan Nazio Batuen Erakundearen Giza Eskubideen Batzordeak kaleraturiko ebazpena, duela aste batzuk Torturaren Prebentziorako Europako Batzordeak egin duen txostena eta Guardia Zibilak buruturiko hainbat atxiloketen harira (Martxelo Otamendia auzia) Giza Eskubideen Europako Epaitegiak onarturiko ebazpenak.

Euskal gatazkarekin loturik Guardia Zibilak buruturiko atxiloketen historiari begirada bat emanez gero ondoriozta dezakegu Jon Lizarribar eta Ruben Gelbentzu torturatuak izateko arrisku handia dagoela.

@ehbilducongreso