Amaiurrek eskutitza igorri dio gaur goizean Espainiako diputatuen kongresuko barne gaietarako batzordeko presidenteari. Euskal koalizioak Juan Carlos Apariciori eskatu dio ETArekin zerikusia dutelakoan atzo goizaldean Gipuzkoan atxiloturiko eta inkomunikaturiko bi herritarren egoera zein den egiaztatzeko bisita ofizial bat kudea dezala. Amaiurren asmoa barne gaietarako batzordean ordezkaturik dauden talde parlamentarioetako bozemaileek (nahi dutenek, noski) bi atxilotuak bisitatzeaz gain polizia etxea bera ere ikusteko aukera izatea da.

Bisita horren helburua da Torturaren Prebentziorako Europako Batzordearen gomendioak betetzen ari direla egiaztatzea eta beraz, atxilotuei dagozkien giza eskubideak errespetatuak izatean ari direla baieztatzea.

@ehbilducongreso