Amaiurreko batzorde bat Tortura Saihesteko Mekanismo Nazionalaren arduradunekin bildu da gaur arratsaldean (Arartekoaren menpe dago mekanismo hori). Iker Urbina eta Xabier Mikel Errekondo diputatuek kezka agertu dute Gipuzkoan atxilotutako bi lagunek komisaldegian jaso dezaketen tratuaren inguruan.

Amaiurreko diputatuek Mekanismoari gogorarazi diote, datozen orduetan Goardia Zibilak inkomunikazioa luzatu edo ez erabakiko duela.

Iker Urbinak batzarraren amaieran komunikabideei esandakoaren arabera, "ez dauka inolako zentzurik", Jon Lizarribar eta Ruben Gelbentzu inkomunikatuta eta atxilotuta mantentzeak. Batez ere, Barne Ministroak berak esan duenean, leporatzen zaizkien ekintzak duela hamaika urte baino gehiago egindakoak direla, eta beharrezko elementu guztiak poliziaren eskuetan daudela.

@ehbilducongreso