Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko Diputatuak PPk eta PSOEk Europari begira egindako ituna baztertu du. Haren esanetan, ituna, "berriz ere betikoa" delako, eta Europa soziala defendatu du. "Bankarien ordez, hiritarrak defendatuko dituen Europa", esan du.

Diputatuak esan duenez, "itunak egungo egoera luzatuko du", eta egoera hauxe da, "jasaten ari garen krisiaren eragilea". Errekondok adierazgarritzat jo du gaurko argazkia; izan ere, "ezkerraren hutsunea" nabarmena dela iritzi dio.

@ehbilducongreso