LOMCErekiko euskal jendartearen iritzi nagusia azaldu dio Amaiurrek Jose Ignacio Wert Espainiako hezkuntza ministroari.

Xabier Mikel Errekondo diputatuak komunikabideen aurrean eginiko adierazpenetan esan du "Euskal Herriko hezkuntza komunitate osoa lege honen aurka azaldu dela, bai irakasle, ikasle, guraso, ikastetxe eta erakundeak".

Euskal diputatuaren arabera lege hau "iraingarria" da Euskal Herriarentzat eta erantsi du Espainiako gobernua "ez dela nor gure herriari ezer inposatzeko".

@ehbilducongreso