{audio}http://www.archive.org/download/RafaLarreina2012-01-24/rafalarreina20120124.mp3{/audio}

Rafa Larreina diputatuak Konstituzio Gaietarako Kongresuko Batzordean hitz egin du gaur; bertan, zalantzan jarri du, Soraya Sáez de Santamaria presidenteordeak aurrez esandakoa, Espainiako Gobernuak birsorkuntza demokratikoarekiko duen konpromezua, alegia.

Larreinak azpimarratu du, Gobernuaren apostua benetakoa bada, frogatu egin beharko lukeela, Europako herrialde guztiek dituzten oinarri demokratikoen aurka doan alderdien legea bertan behera utziz.

Honekin batera, Larreinak gogoratu du, Alderdi Popularrak Amaiurri talde parlamentario propioa izatea ukatu izanak, partehartze politikorako eskubidea eta aniztasuna mugatzen dituela, batez ere Talde Mixtoaren baitako alderdi minoritarioei.

Larreinaren arabera, alderdi txiki horiei hitza ukatzea, Parlamentua debatearen erdigunea dela ukatzea da, partehartze demokratikorako eskubidea ukatzea da.

@ehbilducongreso