Amaiurren galderari erantzunez Espainiako ingurumen ministroak esan du ez dagoelako arriskurik Esako urtegian. Hori horrela bada:

Zergatik dio Zaragozako Unibertsitateko irakasle eta geologoak arriskua badela eta gainera eskualdeko herritarrak ebakuatu behar direla?

Zergatik hirukoiztu da konpontze lanetara bideraturiko aurrekontu kopurua? Eta zergatik bideratu da hori diru guztia urtegiko hegalak egonkortzera? Eta hala ere, zergatik gertatzen dira behin eta berriro luiziak?

Zergatik Ebroko konfederazio hidrografikoak ez du Nafarroako parlamentuan agertu nahi?

 

Amaiurren ustez ingurumen ministroak emandako erantzuna ez da onargarria.

Erantzuteko zuen denboraren erdia baino gehiago iraganeko dekretuak aipatzen eman du eztabaidatzen ari ginen kontuaren muinean sartu gabe.

Gure koalizioaren ustez Miguel Arias Cañete ingurumen ministroak onartezina den errespetu eza erakutsi die Zangoza eskualdeko herritarrei.

@ehbilducongreso