Coalición Canaria alderdiko diputatu Ana Oramas-ek PPko goi-kargu batek Amaiurren talde parlamentarioaren inguruan esandakoen berri eman ondoren, koalizo abertzaleak adierazi nahi du:

1. Alderdi txikiekiko, oro har, eta bereziki Amaiurrekiko PPk daukan jarrera gutxiesleren neurria agerian uzten du Oramas diputatuak jakinarazitakoak.

2. Agerian geratu da berriro Amaiur talde parlamentario gabe uzteko Alderdi Popularrak hartutako erabakia erabat politikoa izan zela, eta horren atzean zegoen helburu bakarra Amaiur Araba, Nafarroa, Gipuzkoa eta Bizkaian ordezkari gehien izatea ahalbidetu zuten 330.000 euskal herritarren ahotsa isilaraztea zela.

3. Euskal herritarren ahotsa isilarazteaz gainera, Alderdi Popularrak ez ditu aintzat hartu beraiek defendatzen omen duten Ganbera horretan orain arte erabili izan diren irizpideak.

4. A-20ko emaitzak behingoz onartzea eta bere jarrera hertsia alboratzea eskatzen diogu Espainiako Gobernuari.

@ehbilducongreso