Komunikabideen aurreko agerraldian Rafa Larreina eta Xabier Mikel Errekondo diputatuek adierazi dute burujabetza ikuspuntutik ulergaitza dela erabat berzentralizazio plan bat ez ezik, Euskal Herria eta Kataluniaren erabakitze eskubidea ukatzen duen garai bateko LOAPAren izpiritua berreskuratzea helburu duen gobernu bat indartzea.

Rafa Larreina: "En este plan no hay ni plante, ni rebeldia para hacer frente a la Troika"



Beraien ustez ezkerreko ikuspuntu batetik ulergaitza da ere bai ongizate estatuaren bihotzari eraso egiten dion gobernu bati babesa eskaintzea. Izan ere, gobernu hori murrizketa sozialak egiten ari baita. Espainiako gobernua lan eskubideak, pentsioak eta zerbitzu publikoak murrizten eta suntsitzen ari dela nabarmendu dute Larreinak eta Errekondok.

Bi diputatuek adierazi dutenez Euskal Herriaren ikuspuntutik ulergaitza da EAJ iraganeko politiketara itzultzea. Hau da, euskal herritarren beharrizanei erantzuten ez dioten itunetara itzultzea. Are gehiago, Larreina eta Errekondoren esanetan politika horiek ez diote Euskal Herritarren gehiengoaren aldarrikapen subiranistei erantzuten.

Euren aburuz burujabetza ikuspuntu batetik onartezina den estatu eredua indartzen duen ituna da alderdi politiko horiek adostu dutena besteak beste estaturik gabeko nazioen errealitatea ukatzen duelako.

@ehbilducongreso