Lan eta Gizarte Segurantza Batzordean egin duen hitzaldian, Sabino Cuadra Amaiurreko diputatuak salatu duenez, Fátima Ibáñez ministroak azaldutako neurriek lan merkatuaren desegituraketa ekarriko dute.

Sabino Cuadraren hitzak: {audio}http://www.archive.org/download/SabinoCuadra-2012-02-07/sabinocuadra20120207.mp3{/audio}

 

Sabino Cuadraren arabera “Espainiako Gobernuaren politika murritzaileek lan baldintzen malgutzea dakarte” eta “azken berrogei eta hamar urteetako langileen borrokaz lortutako garaipen sozialak suntsitzea dute helburu”.

Amaiurrek salatu du gainera, “Alderdi Popularraren gobernuak krisi ekonomikoa baliatu nahi duela Estatuaren zentralizazioa bultzatzeko”. Horregatik, Sabino Cuadrak nabarmendu du inoiz baino beharrezkoagoa duela Euskal Herriak ekonomia eta gizarte arloan burujabetza izatea”.

Ildo beretik aritu da gaur Rafa Larreina Ekonomia eta Lehiakortasun Batzordean. Amaiurreko diputatuak adierazi duenez, bere etorkizunaz demokratikoki erabakitzeko, ongizate estatua indartzeko eta gizarte justuago bat eraikitzeko lan tresnak behar ditu Euskal Herriak”.

Rafa Larreinaren hitzak: {audio}http://www.archive.org/download/RafaLarreina-2012-02-07/RafaLarreina.mp3{/audio}

“Ekonomia ministroak krisi ekonomikoaren diagnostiko okerra egiten duela” nabarmendu du Larreinak. Bere ustez, krisi hori modu berezian eragiten dio Espainiako estatuari. Amaiurreko diputatuak salatu du “etekinak kontuan hartu gabe gastuei soilik erreparatzen diela Alderdi Popularrak”.

Larreinaren arabera “gizarte izaera duten finantza erakundeen pribatizazioa dute helburu Espainiako gobernuak hartu dituen neurriek”. Are gehiago, neurri horiek “EBZren funts eta maileguekin espekulatzen jarraituko duen banku eta finantza oligopolio baterako baldintzak sortu besterik ez dute egiten”.

Amaiurreko diputatuak salatu duenez, “banketxeek %1,5ean jasotzen dituzte maileguak, ondoren, horiek %4 edo 5ean uzten dizkiote Estatuari eta herritarrei, azkenik, %7 edo 8an”.

@ehbilducongreso