Alderdi politikoen erregistroan onartu ez eta urte bat bete direnean, Sorturen legalizazioa aldarrikatu du Iker Urbina, Kongresuko Justizia Batzordean Amaiurreko bozeramaileak.

Urbinak ilegalizazio politika alde batera uzteko eskatu dio Mariano Rajoyren gobernuari. “Sorturen auzian argi ikusi den bezela, alderdi politikoen erregistroan ez onartzeko erabakia, politikoa da. Eta gauza bera, Konstituzio Epaitegiak ebazpenik kaleratu ez izana”.

Iker Urbinaren arabera, “beharrezkoa da Sorturen legalizazioa Euskal Herriaren normalizazio eta demokratizazioa gauzatzeko”. Amaiurreko diputatuak nabarmendu duenez, “ ezinbestekoa da Sortu legezkoa izatea alderdien arteko elkarrizketa politikoa behar bezala egin eta akordioa lortzeko”.

@ehbilducongreso