Amaiurrek bere elkartasun osoa adierazi nahi dio Diego Cañamero eta SATi (Sindicato Andaluz de Trabajadores). Era berean, sindikatu horren eta oro har, euren eskubideen alde borrokan ari diren Andaluziako herritarren aurkako errepresio eta kriminalizazio politika salatu nahi dugu.

Halaber, Diego Cañamero aske utzi izanagatik pozten gara. Hala ere, bere aurka zein sindikatuko bere kideen aurka zabalik dauden auzi eta salaketa guztiak bertan behera uztea exijitzen dugu.

Azkenik, Amaiurrek salaketa bat egin nahi du; Andaluzia eta Espainiako estatu osotik ustelkeria parez pare dabilen une honetan, Andaluziako herriaren duintasunaren alde borrokan ari direnak atxilotzen ari dira.

@ehbilducongreso