Amaiurreko diputatuaren arabera, konpetentziaren Europako komisarioak "lobbien aurrean amore eman du eta politika neoliberalen bozeramaile sutsuena bihurtu da".

Bere ustez "langileen interesen gainetik beste interes batzuk lehenetsi dira". "Ezin dugu horrelakorik onartu", esan du.



Inarrituk frantziar estatuaren kasuaz ere hitz egin du, izan ere bertako ontziolak jasotako diru laguntzak itzultzera kondenatu zituzten arren sekula ez dute horrelakorik egin. "Neurtzeko bi era daude hemen", adierazi du.

Horregatik guztiagatik, industria ministroaren berehalako agerraldia exijitu du Inarrituk Espainiako gobernua egiten ari den kudeaketei buruzko informazioa eman dezan.

@ehbilducongreso