LOMCEren edukia, helburuak eta filosofia bera ere Euskal Herriaren aurkako eraso larria dira.

"Gure errealitate sozial zein hezkuntz eta hizkuntz errealitatetik oso urruti dagoen lege honi ezetz esaten diogu. Gure erronka eta behar izanei errespeturik ez dien legea da hau". Horrela hasi du Amaiurreko diputatuak bere hitzaldia.

Bere ustez, Espainiako gobernuaren helburu bakarra "adoktrinazioa, berzentralizazioa eta espainiolizazioa bultzatzea dira" eta erantsi du lege proiektu honekin "iraganera egingo dugula jauzi".

Argi utzi du Maite Aristegik; "berzentralizaio basati hau ez dugu irentsiko eta are gutxiago Euskararen aurkako erasoa izanik". Bere esanetan lege honek ez du "positiboa den puntu bat bera ere".

Diputatu subiranistak adierazi duenez lege hau justifikatzeko gobernuak erabili dituen arrazoietatik bat bera ere ez da aplikagarria; "ez eskola porrotaren ustezko estatistikak, ez DBH bukatzen dutenena, ez eta PISAko datuen ebaluazioa ere".

Aristegik esan duenez Amaiurrek defendatzen duen sistema "denetariko menua da, irteera anitzekoa, malgua, eta herritar guztiei aukerak ematen dizkiena, eta batez ere, berdintasuna sustatzen duena, eta beraz, botere ekonomikoen interesei erantzuten ez diena".

Amaiurrek LOMCE berehala erretiratzeko exijitu dio Espainiako gobernuari.

@ehbilducongreso