Espainiako gobernuak gaur onartu duen lan erreforma berriaren inguruan, hauxe Amaiurrek egiten duen lehen balorazioa:

1. Gaur onarturiko neurriek azken 50 urteetan eskuratutako garaipen eta lorpen sozialak murrizteaz batera, lan merkatuaren desegituraketa handitzen dute.

2. Lan erreforma berriak, patronalaren gehiegikerien aurrean babesik gabe uzten ditu langileak.

3. Beste behin ere, agerian geratzen da enpresariak direla Espainiako estatuko enplegu eta politika ekonomikoak zuzentzen dituztenak eta, beraz, Alderdi Popularrak sektore pribatuarekiko duen erabateko morrontza.

4. Gure enplegu politikak garatze aldera, lan harremanen esparru propioa izateko euskaldunok dugun beharrizana berresten digu honek guztiak.

5. Espainiako gobernuak gaur onartu dituen neurriei gizarteak erantzun tinkoa eman behar diela ikusirik, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan Aralarrek, Alternatibak, Eusko Alkartasunak eta Ezker Abertzaleak, biharko deitu dituzten manifestazioetara joateko deia luzatzen die Amaiurrek herritarrei.

@ehbilducongreso