AMAIUR komunikabideen aurrera dator gaur, Estatu Espainolak bizi duen koiuntura politikoaren gaineko balorazioa egitera.

Lehenengo eta behin, berriki agertu diren ustelkeria kasuen aurrean, esan nahi dugu ez gaudela egoera arraro edo koiuntural baten aurrean. Ustelkeria Frankoren errejimenaren erreformatik dakarten pisua da. Eredu politikoak berak babesten eta errazten du ustelkeria, eta Errege Etxetik hasi eta azken kuarteleraino daude hori erakusten duten kasuak.



Gaur gaurkoz, beraz, argitaratzen diren informazioei bakarrik kasu eginda, esan dezakegu Estatu Espainola ustelduta dagoela burutik behatzetaraino. Estatu-burua (Errege Etxea), alderdi politiko nagusiak (PP eta PSOE) zein erakunderik garrantzitsuenak daude ustelkeriak zipriztinduta. Norbere poltsikoa aberastea, sobornoak, aurretik adostutako herri lanen esleipenak... eta zelan ez, diruz betetako sobreak, eguneroko ogia dira.

Hau guzti hau, noski, guztion kontura. Herritarren lepotik, eta beste batzuek eragin duten krisia ordaintzen ari diren langileen pentsura. Izan ere, krisia, neurri handi batean, ezeren ardurarik gabeko kudeaketa egin duten agintarien kastak eragin du. Hain zuzen ere, Mariano Rajoyren Gobernuak hartu dituen politiken alboan egon direnak eta oraindik ere badaudenak; botere ekonomiko eta espekulatzaile handiak, alegia.

Mundu guztiak espero zuen Rajoy komunikabideen aurrera agertu zela, baina nahiago izan du, Monopolyaren jabeekin bazkaltzera joan.

Ustelkeria kasu hauek guztiak (orain PPri eragiten diotenak), genioenez, krisi sozioekonomiko globalarekin batera agertu dira, eta krisi horrek baditu bere berezitasunak Estatu Espainolean. Ez dezagun ahaztu, Estatu Espainolean erakundeka eta lurraldea bera ere krisian daudela. Arazoa ez da Rajoy, ezta sobreetan batu duten dirua ere. Arazoa Estatua eraikitzeko eredu ustela da.

Lurraldetasunaren krisiaren ostean, behinola guztioi banatu nahi ziguten kafe horretan hasi zen. Estatu barruan zeuden nazioen aldarrikapen demokratikoak isildu nahi izan zituzten, eta orain, krisia izugarria denean, eredu ustel hau eraiki zutenak konturatu dira, duela 40 inposatu ziguten Estatu Espainol hau ez dela jasangarria.

Eta halaxe gaude. Krisi ekonomikoa, soziala, lurraldearena eta politiko: hau da, estatu krisia.

Honek guztiak eragin zuzena dauka Euskal Herrian. Zeharo usteldutako gobernu baten pean egoteari PPren barruko arazoak gehitu zaizkio, eta gainera, Espainiako eskuinaren pastela jateko prest dauden alderdi politikoak agertu zaizkigu. Ahuldade horrekin, ez da erraza izango normalizazio politikorako prozesuak garatzea.

PPren Gobernuak porrot egin du. Politikan zein ekonomian huts egin duen estatu baten adibidea da. Ez dira alternatibak eskaintzeko gai. Egungo egoera trantsiziorik egin ez izanaren ondorioa da. XXI. mendeko Europan onartezina da estatu eredu hau.

Eta hala ere, Estatu Espainolak krisia sakondu baino egiten ez duten tresnak erabaili nahi ditu krisitik ateratzeko: birzentralizazioa, transferentziak ez betetzea eta meatxu konstituzionala zein militarra.

Kontua ez Madrilek ez izatea gaitasun eta borondaterik gure gatazka politikoa konpontzeko. Arazoa larriagoa da. Egiten ari direna da, sortu zuten arrazoiak gehitzea. Estatua ez eskaintza demokratiko bat egiteko gai erabakitzeko eskubidea eta onarpenean oinarrituta. Ukatu eta inposatu. Hori da haien estrategia bakarra.

Dena erabakitzen dute Madrilen. Zentralizazioa ez da kasualitatea; ezta teoria kontu bat ere. Erabakitzeko eskubidearen kontrako norabidean doan estrategia da. Alderdi Popularrak, PSOE eskutik duela, demokrazia atzerabidean jarri du.

Madrilek murrizketak inposatzen dizkigu, lan erreforma, pentsioen erreforma, tokiko administrazioaren erreforma, LOMCE inposatu digute, kopagoa...

Espainiak gure herriari etorkizuna ukatzen dio, eta ordua da benetako trantsizioa hasteko; bestela, Madrilek amildegira eramango gaitu. Hondamendi ekonomiko, sozial eta politikoaren aurrean, Euskal Herriak subirautzarako bideari ekin behar dio.

@ehbilducongreso