{audio}http://www.archive.org/download/IkerUrbinaPreguntaACarlosDivar/Urbina-carlosDvar.mp3{/audio}

Praktikan jada ez dagoela torturarik” esanez, Carlos Dívar Epaitegi Goreneko eta Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiko presidenteak egindako adierazpenak kritikatu ditu Iker Urbina, Amaiurreko diputatuak.

Urbinaren arabera, euskal gatazkan bezala, beste kasu askotan ere justiziaren jarduera aztertuz gero “argi ikusiko dugu Espainiako justizia ez dela ez independientea ez eta justua ere”.

Amaiurreko diputatuak nabarmendu du “esandako guztiak garrantzi berezia hartzen duela ETAren aurkako borrokan”, bere ustez “Epaitegi Gorenak berak ere, 34 urtez aplikatu duten araudia berridatzi duelako terrorismo delituagatik zigortutako presoak dagokienean ez daitezen espetxetik irten, hau da, Parot doktrina aplikatzen zaiela”.

Urbinak salatu du “Audientzia Nazionalak eta Epaitegi Gorenak erakunde terroristari buruzko interpretazio oro muturrera eramaten dutela eta ondorioz, ehunka pertsona espetxeratzen dituztela politika eta gizarte arloan egiten duten jarduera hutsagatik”.

Ildo beretik, Amaiurreko diputatuak salatu du “behin behineko espetxealdia bera ere muturrera eramaten duela Audientzia Nazionalak eta askotan, denbora epe horretan, justiziaren aldetik ez dagoela inolako jarduerarik”.

Horregatik guztiagatik, Torturaren aurkako Nazio Batuen Erakundeko Begiralearen aholkuak beteko dituen ala ez galdetu dio Amaiurrek Epaitegi Goreneko eta Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiko presidenteari.

Urbinaren ustez “edozeinek argi ikusiko luke jarduera hauek guztiak izaera judiziala baino politikoa dutela”.

Amaiurreko diputatuak gogoratu duenez “Estatuko Segurtasun Indarren jarduera asko epaitu gabe geratu dira, eta ez horiek bakarrik, izan ere, iruzur, prebarikazio eta alderdi politikoen finantziazioarekin lotutako auzi ugari artxibaturik geratu dira”.

Urbinak salatu duenez “justiziak ez du ezertxo ere egin pairatzen ari garen krisi ekonomikoa ahalbidetu duten erakunde finantziero eta politikarien aurka”. Amaiurreko diputatuaren ustez “honek guztiak erakusten digu boteretsuenen alde dagoela justizia”.

@ehbilducongreso