• Hasiera batean Amaiurrek aldeko botoa emateko asmoa bazuen ere, azkenean ezezkoa eman diogu EAJ-k aurkeztutako Legez Besteko Proposamenari.
  • Amaiurren ustez, jeltzaleek Alderdi Popularraren emendakina onartuz, giza eskubideen plan batek izan beharko lukeen izaera errotik desitxuratzen du.

{audio}http://ehbildu.net/images/amaiur/2012/02/Iker_Giza_Eskubideak.mp3{/audio}

 

Iker Urbina Amaiurreko diputatuak nabarmendu duenez, Giza Eskubideen Planak, besteak beste, “presoen eta atxiloturik dauden pertsonen eskubideak bermatu behar ditu”.

Urbinaren hitzetan, batetik, “presoek askatasunean bizitzeko eta zigorrak euren etxetik hurbilen dauden presondegietan betetzeko eskubide osoa dute”, eta bestetik, “atxilotuei tratu txarrak ez pairatzeko eskubidea ere bermatu behar zaie”.

Amaiurreko diputatuak gogoratu duenez, “atzo 31 urte bete ziren Joxe Arregi hil zela espetxean, aurretiaz komisaldegian jasan zituen torturen ondorioz” eta ildo horretatik atzo bertan, Kongresuko Justizia Batzordean Carlos Dívar, Epaitegi Goreneko eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidenteak “jada, praktikoki torturarik ez dela” esanez egindako adierazpenei erantzun die Iker Urbinak: “azken 40 urteotan 10.000 tortura salaketa egon dira, baina baita azken lau urteotan ere, alegia, Giza Eskubideen Plana indarrean egon den bitartean”.

Urbinak Espainiako gobernuari gogoratu dio “nazioartetik ere hainbat aldiz zuzendu zaizkiela Espainiako estatuari tortura salaketak direla eta”.

Krisia pairatzen dituztenak gogoan

Iker Urbinak gogoan izan ditu ere bai krisi ekonomikoaren ondorioak larrien pairatzen dituzten herritarrak. “ Bizitza duina bermatu behar zaie, etxebizitza baterako eskubidea eta nola ez, gizarte zerbitzu duinak jasotzeko eskubidea ere bai”.

Amaiurrek etorkinen egoera ere aipatu du: “txirotasunetik, gerretatik, gosetetik ihesiz Europara datozen etorkinen eskubideak ere bermatu behar ditugu, gizakiak dira, gu bezala”.

@ehbilducongreso