Attachments:
Download this file (Respuesta del Gobierno_Emilio Hellín.pdf)Emilio Hellin-Gobernuaren erantzuna [ ] 109 kB

Yolanda Gonzalezen auziari buruz Amaiurrek egindako idatzizko galdera batzuei Espainiako gobernuak eman dien erantzuna dela eta hauxe adierazi nahi dugu:

Espainiako gobernuak iseka egiten die Yolanda Gonzalezen senideei. Are gehiago, bere erantzunak agerian uzten du estatuaren indarkeriaren biktimei dien begirune eza.

Gure ustez onartezina da Emilio Hellini jarri zioten zigorrari buruzko daturik ez duela esanez gobernuak eman digun erantzuna. Gobernuak ez bada, zeinek izan ditzake eskatu ditugun datuak?, Espainiako gobernuak hiltzaile baten datuak galdu ditu?

Bere garaian gobernuak esan zuen estatuak ez duela Emilio Hellin kontratatu. Gezurra zioen. Eta orain, pertsona horri ezarritako zigorraz ezer ez dakiela esan digu.

Amaiurrek kongresuko presidenteari babesa eskatuko dio Espainiako gobernuak eman ez dizkigun datuak jasotzeko.



 

@ehbilducongreso