{audio}http://ehbildu.net/images/amaiur/2012/02/Korte-Errekondo-UPyD.mp3{/audio}

Amaiurren ustez, Bildu eta Amaiurren legez kanporatzea eskatuz, UPyD alderdiak aurkeztu duen mozioaren harira, PPk, PSOEk eta EAJk adostu duten testuak “ez dio inolako ekarpenik egiten Euskal Herriak bizi duen itxaropen egoerari”.

Xabier Mikel Errekondok adierazi du testu horren helburua “Alderdi Popularrari estutasunetik ateratzen laguntzea dela” eta “ez datorrela bat Euskal Herriak bizi duen egoerarekin”. Amaiurreko bozemailearen arabera “guztion artean adostutako akordioa da balio duen bakarra, hau da, guztiok garaile sentitu garen akordioa eta hortik abiatuta etorriko da bake iraunkor eta justua”.

Hain zuzen ere, Amaiurrek nabarmendu duenez “PPk, PSOEk eta EAJk adostu duten testua garaile eta garaituen eskeman oinarriturik dago” eta “euskal gizartearen gehiengoa ez dago ados eskema horrekin”.

Xabier Mikel Errekondoren ustez “testu honek gatazkaren konponbidea nahastu baino ez du egiten eta beraz, ezin da inolaz ere, bide orri gisa hartu”. Errekondoren arabera “baliogarria den bide orria Aieteko adierazpena da, euskal gehiengo sozialak eta nazioarteko eragile garrantzitsuek babestua”.

EAJren parte hartzea

Amaiurrek bere kezka azaldu du EAJk ere testuaren adostasunean parte hartu duelako. Errekondoren ustez “Euskal Herriaren ahotsa ukatzen dutenekin eta, beraz, akordio baztertzaileak sustatzen dituztenekin lerrokatu da EAJ”.

Amaiurren arabera “akordio honek Euskal Herrian gutxiengoan dagoen Alderdi Popularraren jarrera indartzen du”. Errekondok salatu du “EAJk men egin diola Alderdi Popularraren estrategiari”.

@ehbilducongreso