• Mariano Rajoyri egin dion lehen galdera parlamentarioan, Xabier Mikel Errekondok “gatazkaren arrazoi eta ondorioetara jotzea” defendatu du.
  • Gatazkaren konponbide osorako biktimen batzorde bat eratzearen alde agertu da Amaiur.

Xabier Mikel Errekondo, Amaiurreko parlamentarioak, Euskal Herriaren nazio izaera eta erabakitzeko eskubidea defendatu ditu Espainiako presidentearekin izan duen eztabaidan. Gainera, “giza eskubide, politiko eta zibil guztiak betetzeko lanean jar dadila” eskatu dio Mariano Rajoyri. Ildo horretan, Sorturen legeztatzea beharrezkotzat jo du Amaiurrek.

 

Errekondok “memoriaren ehuneko ehuna jasoko duen gatazkaren kontakizuna” defendatu eta “alde guztiak ordezkaturik egongo diren biktimen batzordea eratu dadila” aldarrikatu du.

Gatazkaren diagnosia egitean, Xabier Mikel Errekondok berretsi egin du “gatazkaren izaera politikoa dela” eta desmilitarizaziorantz pausuak eman ditzala exijitu dio Espainiako gobernuari. “Polizia Nazionalak eta Guardia Zibilak Euskal Herritik kanpora behar dutela” aldarrikatu du Errekondok.

Amaiurrek gogoratu du “ETA jaio aurretik ere gatazka politikoa zegoela Euskal Herrian eta baita gaur egun ere” eta horregatik, “behin betiko, gatazkaren arrazoi eta ondorioetara jotzeko” eskatu dio koalizio soberanistak Espainiako gobernuari.

@ehbilducongreso