Euskararen erabilpena normalizatze aldera, Euskal Autonomia Erkidegoko zein Nafarroako justizia administrazioetan, euskaraz jakitea beharrezko baldintza izan dadila eskatu die Amaiurrek Diputatuen Kongresuari eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari.

{audio}http://ehbildu.net/images/amaiur/2012/02/Urbina-hizkuntza-justizian.mp3{/audio}

Iker Urbina parlamentarioak esan du justizia administrazioak “Hego Euskal Herriko euskaldunen hizkuntza eskubideak bermatu behar dituela”.

Urbinaren arabera, “egoera berezia gertatzen da, izan ere, herritarrak dira justizia administrazioaren baldintzetara egokitu behar direnak, eta ez alderantziz”.

Amaiurren ustez, gauza ez da joan den astean Carlos Dívarrek esan zuen bezala “kontu pertsonal hutsa (Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidenteak zioen estimua diela euskara eta katalanari) , konpromisoa izatea baizik”. Parlamentario abertzaleak nabarmendu du “euskal herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko ezinbestekoa dela beharrezkoak diren baliabideak ezartzea”.

@ehbilducongreso