Diputatu subiranistak gogor kritikatu du barne ministroak berriz ere Intxaurrondoko koartelarekiko harrotasuna adierazi izana.

Larreinak adierazi duenez Espainiako gobernuak aukera berri bat galdu du "iraganean gertaturikoaz autokritika egin eta erantzukizunak hartzeko Euskal Herriko gizartea egiten ari den ahaleginarekin bat egiteko".



Euskal diputatuak gaineratu du "injustizia guztien erreparazioa egiteko ahalegin handia egiten ari dela euskal gizartea". Ildo horretan, Larreinak esan duenez "Euskal Herrian gertatu diren injustizia askoren iturburua izan dela Intxaurrondoko kuartela".

 

@ehbilducongreso