Euskal diputatuak Ernai gazte erakundeko militanteen lana goraipatu du. Bere hitzetan "gure gazteria alor politikoan, sozialean eta kulturalean egunez egun egiten ari den lanaz harro gaude".

Cuadrak Periko Solabarria militante historikoaren irudia ere nabarmendu du. Bere esanetan, "duintasunaren eta tinkotasunaren" erreferente da Solabarria.

Komunikabideen aurrean eginiko adierazpenetan, diputatu abertzaleak esan du ustez terrorismoaren gorazarre egin dutelakoan zazpi pertsona horien aurkako inputazioa "iraganari loturiko zentzugabekeria hutsa dela".

Ildo horretan, Cuadrak adierazi du Euskal Herriak "kontrako norabidean" doazen neurri eta erabakiak nahi eta behar dituela. Hau da, "bakearen bidetik jarraitu nahi duela". Bere sutez, inputazio hauekin batera urritik aurrera egingo diren makroepaiketen helburua ere "Euskal Herriak bizi duen garai berriaren aurrean adreiluzko harresia altxatzea da".

 

@ehbilducongreso