Jon Inarritu diputatuak "oso baikor" hitz egin du frankismo garaiko lau torturatzaile atxilotzeko Maria Servini epaile argentinarraren aginduaz.

Komunikabideen aurrean eginiko adierazpenetan, Amaiurreko diputatuak esan du "oso deigarria dela 40 urtetan zehar justiziarik egin ez izana eta hain zuen, Argentinatik etorri behar izatea orain justizia hori".

Argentinako justiziak inputaturiko lau "torturatzaile eta gaizkile" horiek atxilotu ditzala eskatu die Inarrituk Espainiako agintariei.

@ehbilducongreso