{audio}http://ehbildu.net/images/amaiur/2012/03/Korte-Maite-aborto.mp3{/audio}

Maite Aristegi diputatuak salatu duenez Alberto Ruiz Gallardonek “demagogikoki erabili du genero indarkeria terminoa”, are gehiago, Aristegiren arabera “adierazpen horiekin Justizia ministroak agerian utzi du abortoaz duen jarrera”.

Amaiurreko diputatuak adierazi du “gaurko adierazpenekin, ministroak agerian utzi duela ere bai gai honi buruz duen ezjakintasuna”. Izan ere, Aristegiren ustez “oso puntualki ematen den kasuistika bat erabiliz, emakumea eta bere erabakiak gutxiesteko prozesuan beste urrats bat eman du ministroak, alegia, aukera berdintasuna eta urte luzetan aldarrikaturiko eta lortzea asko kosta diren eskubideak ukatu ditu Gallardonek”.

Horrezaz gain, Maite Aristegik zera gaineratu du: “Gobernu honek, eskubide murrizketan daraman bere etengabeko atzera martxan, orain artean bereziki herritar xumeengan eragina duten lan eta ekonomi gaietan burutu dituenak, oraingoan PPko sektore fundamentalista eta moralista faltsuei men eginez, zuzenean emakumeen aurka egin nahi duela, emakumeon gorputzaren gain erabakitzeko dugun eskubidea hankaz gora boteaz”.

Aristegiren arabera “gaur ezin dugu ahaztu, Madril,Gasteiz eta Nafarroako gobernuek krisi ekonomikoaren aitzakiapean hartu dituzten murrizketa eta neurri bortitzek,bereziki emakumearengan dutela eragina,ustezko berdintasun hori gehiago kamustuz,guk eragin ez dugu krisi bategatik izugarri prezio altua ordain eraziz”.

Bihar martxoaren 8a izanik, Nazioarteko Emakume Langilearen eguna dela eta burutuko diren ekitaldiekin bat egitera deitu ditu Amaiurrek herritarrak, bai “Euskal Herrian, bai Estatuan”.

@ehbilducongreso