- Amaiurrek dio Nekazaritza Politika Bateratua (PAC) kaltegarria dela, besteak beste, Munduko Merkataritza Erakundeak ezarritako eredu liberalizatzailearen menpe dagoelako.

- Merkatuak eta ekoizpena arautzeko bestelako nekazaritza eta elikadura politikak defendatu ditu Maite Aristegik.

- Euskal Herriak bere nekazaritza politika propioa garatzeko tresnak aldarrikatu ditu Koalizio soberanistak.

Laburpena euskaraz {audio}http://ehbildu.net/images/amaiur/2012/03/maitearistegi20120307eu.mp3{/audio}

Maite Aristegi diputatuaren arabera Nekazaritza Politika Bateratu berria “kezkagarria da oso nekazaritza sektorea krisira eraman zuten akats berberak egiten dituelako, hau da, baserritar berrien sarrera zaildu eta sektorea bera desagertzeko arriskuan jartzen duelako”.

Aristegik salatu duenez “Nekazaritza Politika Bateratu berria Munduko Merkataritza Erakundeak ezarritako merkatuaren liberalizazioan dago oinarriturik” eta horri nekazaritza eta elikadura kateen banatzaile handien nagusitasuna gehitzen bazaio “ekoizpen kostuak baino merkeagoak diren prezioekin aurkituko gara , eta horrek ekoizle eta kontsumitzaileekiko gehiegikeria dakar”.

Amaiurreko diputatuak ohartarazi du Nekazaritza Politika Bateratu berrirako proposamenak ez duela merkatuak arautzeko neurririk jasotzen, are gehiago, horiek gutxitu eta prezioen aldakortasuna eta espekulazioa bultzatzen du”. “Adreiluarekin dirua irabazteaz gogaituta, orain Europako kapital handia nekazaritza industrian sartu dela” salatu du Aristegik.

Horregatik guztiagatik, bestelako nekazaritza eta elikadura politikak defendatu ditu Amaiurrek. Alegia, merkatuak eta ekoizpena arautuko dituzten politikak. “Prezioak ekoizpeneko kostuak baino merkeago izan ez daitezen, horien zehaztapena arautuko dituen sistema berria” proposatu du koalizio soberanistak.

Elikadura burujabetza defentsa Kongresuan eginiko agerraldian, Aristegik adierazi du “Munduko Merkataritza Erakundea eta Merkataritza Libreko Itunek nekazaritza eta elikadura katetik kanpo egon behar dutela”. Bere esanetan “erreforma honek kapital handiaren interesak kontsumitzaile eta ekoizle txikienen aurretik jartzen ditu”.

“Nekazaritza Politika Bateratu berriak nekazaritza eremuetan ondorio kaltegarriak izango ditu Europan eta Europatik kanpo, eta beraz, elikadura burujabetzaren printzipioek izan beharko lukete politika horren oinarri”.

Etorkizunera begira, Euskal Herriak bere nekazaritza politika propioa garatu eta kudeatzeko tresnak aldarrikatu ditu Maite Aristegik. “Nekazaritzan ere burujabeak izan behar dugu, hain zuzen, ingurumen zein gizarte ikuspuntutik nekazaritza iraunkorrak garatu ahal izateko”.

Europako Batasuna eta Marokoren arteko itunak Duela gutxi Europako Batasunak eta Marokok hitzartutako ituna jarri du Amaiurrek Nekazaritza Politika Berriaren adibide gisa.

Aristegiren arabera “nekazaritza produktuen esportatzaileen arau hausteak legez janzten ditu akordio horrek, Marokon 700.000 hektarea jartzeko diru laguntzak bideratzen ditu, bertako nekazariak soldata oso eskasak izatera zigortzen ditu eta Europako arauak betetzen ez dituzten produktu fitosanitarioen erabilera bultzatzen du”.

Maite Aristegik salatu duenez gainera, “Europako Batasunaren eta Marokoren arteko hitzarmenak ez duela Sahararren lurralde burujabetza errespetatzen, are gehiago, urratu egiten du”. Amaiurreko diputatuak gogora ekarri du ere bai “horrek guztiak ondorio kaltegarriak izango dituela Mediterraneoko nekazaritza, Ebroko bailara osoan, baina baita Nafarroan ere”.

Genero ikuspegirik ez Nekazaritza Politika Berriak “ez duela nekazaritza eremuetako emakumeen egoera kontuan hartzen” salatu du Aristegik. “Hau da, ez du genero ikuspegirik, ez die emakume eta gizonezkoen arteko ezberdintasunei erreparatzen” zehaztu du Amaiurreko diputatuak.

Maite Aristegiren arabera “laguntza oro jasotzeko aukera txikiagoak dituzte emakumeek, besteak beste, ustiapen txikiak dituztelako eta kasu askotan gainera, ustiapen horiek ez direlako beraiena”.

“Diru laguntza gehienak ustiapen eta ekoizle handiei zuzentzen zaizkiela” salatu du Amaiurrek.

@ehbilducongreso