- Atzerakoia izateaz gain, lan erreforma antidemokratikoa ere badela salatu du Sabino Cuadrak, besteak beste, Euskal Herriko sindikatuen %100 kontra azaldu direlako.

- Nazioarteko Emakume Langilearen Eguna dela eta Amaiurrek bere babesa adierazi die Euskal Herrian zein Estatuan deituta dauden manifestazio guztiei.

 

{audio}http://ehbildu.net/images/amaiur/2012/03/Korte-Sabino-LanErref.mp3{/audio} “Lan erreforma hau atzerakoia da eta patronalari, CEOEri eta PPren gobernuari soilik egiten die mesede”. Horrela mintzatu da Sabino Cuadra Kongresuan. Amaiurreko diputatuak gogoratu du ere bai Euskal Herriko sindikatu guztiak eta Nafarroako parlamentua bera ere azaldu direla erreformaren aurka eta beraz, PP eta UPN soilik, alegia, hautesleen %22 agertu direla alde.

Ildo horretatik, Cuadrak gogora ekarri ditu Nafarroa, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko herritarren borondatea errespetatu ez diren kasuak. “Konstituzioarekin eta NATOrekin gertatu legez, herritarrek nahi ez dutena inposatzen zaio gure herriari” adierazi du Amaiurreko diputatuak. Horregatik “Euskal Herriarentzako burujabetza ekonomiko eta soziala” aldarrikatu ditu Sabino Cuadrak”.

Martxoaren 29ko greba orokorrari bere babes osoa eman eta egun horretan herritarrei kalera irten daitezen dei egin die Sabino Cuadra diputatuak.

Injustiziaz beteriko erreforma Bere agerraldian, Cuadrak salatu du “herritarrek euren maileguak bertan behera uzteko aukerarik ez duten bitartean, enpresek lan hitzarmenei muzin egin diezaieketela sei hilabetez irabaziak murrizten bazaizkie”.

San Anbrosioren hitzak gogora ekarriz, Amaiurreko diputatuak adierazi du “aberatsa lapurra dela edota lapurren seme-alaba” eta gehitu duenez “gutxiengo sozial baten aldeko lapurreta sustatzen ari da Gobernu hau”.

Amaiurreko diputatuaren arabera “Estatu osoko 600.000 etxebizitzatan soldatarik ez dagoen bitartean, Alfredo Saenz, Banco Santanderreko kontseilariak 11,6 milioi euro irabazi zituen iaz”.

Erreformaren benetako helburuak Sabino Cuadraren ustez Lan Erreformaren helburu nagusiak “esku-lanaren desegituraketa eta negoziazio sindikalaren hustutzea dira”.

“Lan malgutasunarekin, kaleratzeen merkatzearekin, prekarietatearen ugaltzearekin eta mediku bajen zigortzearekin langileak klinexak bihurtzen direla eta enpresaburuak gizon feudal” salatu du Amaiurreko diputatuak. Bere ustez gainera “PPk onartu nahi dituen neurriek ez dute enplegua sortuko, hori, besteak beste, inbertsio publikoetatik eta maileguak emateko ahalmenetik etorriko delako”.

Martxoaren 8a Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna gogora ekarriz, Sabino Cuadrak salatu du “lan erreformaren ondorioz okerrera egingo dutela emakumeek, jada, pairatzen duten lan eta gizarte bazterketa”.

@ehbilducongreso