- Kongresuak bere arauak eta aurrekari guztiak hautsi izana nabarmendu du Amaiurrek Konstituzio Epaitegian aurkeztu duen babes helegitean.

- Errekondok gogoratu duenez, PPko buruzagi batzuek onartu egin zuten talde parlametarioa ukatzeko erabakiaren arrazoia erabat politikoa zela.

{audio}http://ehbildu.net/images/amaiur/2012/03/Errekondo.mp3{/audio}

“Talde parlamentarioa ukatu eta hiru hilabetera, Euskal Herrian zabaldu den garai politiko berria onartzeko zailtasun handiak ditu Alderdi Popularrak. Nafarroa, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko 334.000 herritarren ahotsa eta iritzia errespetatu gabe jarraitzen du PPk”. Horrela mintzatu da Xabier Mikel Errekondo Konstituzio Epaitegiaren aurrean egin duen agerraldian.

Errekondok adierazi duenez, talde parlamentarioa ukatuz kongresuko mahaiak hartu zuen erabakia” politikoa izan zen, PPko diputatu batzuk onartu zuten bezala” eta nabarmendu du “ hori dela hain zuzen helegitearen oinarrietako bat, alegia, “Kongresuak bere arauak eta aurrekari guztiak hautsi dituela Amaiurri talde parlamentarioa ukatzeko”.

Amaiurreko diputatuaren arabera “ohiko irizpide horren aldaketa ez da arrazoitua izan. Ezaugarri juridikoak alde batera utzita, PPko buruzagi batzuek ez zuten erreparorik izan irizpide hori hartzeko arrazoi nagusia Amaiurren jarrera politikoa zela aitortzeko”. Edozein kasutan, Errekondok berriz ere adierazi du “talde parlamentarioa ez dela helburu bat, lantresna bat baizik”.

Hala ere, Amaiurrek etorkizunera begiratu nahi izan du eta “jarrera autoritario eta baztertzaileak alde batera utzi eta Nafarroa, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko herritarrek legez, euskal gatazka politikoaren konponbidean modu baikorrean parte har dezala” eskatu dio Alderdi Popularrari.

“Ordua da gizarte eragile eta politikoek mahai berean eseri eta aukera politiko zein eskubide guztiak errespetatzeko” adierazi du Xabier Mikel Errekondok.

@ehbilducongreso