{audio}http://ehbildu.net/images/amaiur/2012/03/Corte-Larreina-Techo-de-gasto.mp3{/audio}

“Egia da aurrekontuen egonkortasunaren, austeritatearen, erreforma estrukturalen eta defizit publikoaren alde gaudena. Kontzeptu horiekin bat gatoz baina egia da ere bai, kontzeptu positibo horien aitzakiapean gobernuak onartu dituen neurrien kontra gaudena”. Horrela mintzatu da gaur Rafa Larreina gastu sabaiari buruzko eztabaidan.

Ekonomiari buruzko eztabaidatik kontzeptu politikoak kendu ditzala eskatuz, Ogasun Ministroak oposizioari egin dion eskaera kritikatu du ere bai Larreinak. “Hain zuzen, kontzeptu politikoak albo batera uzteko nahia, neoliberalismoaren ezaugarri nabarmena da” adierazi du Amaiurreko diputatuak eta Alderdi Popularraren neurri ekonomikoek “ideologia neoliberalari erantzuten diotela” salatu du.

Larreinak adierazi duenez, Amaiur oso kezkatuta dago gobernuaren neurri neoliberalekin, bere esanetan “horien atzean, besteak beste, ongizate estatuaren eta zerbitzu publikoen suntsipena dagoelako”.

Amaiurrek salatu ere bai Espainiako gobernuaren neurri ekonomikoek “finantza oligopolio bat sortzea dutela helburu”. Are gehiago, Larreinaren hitzetan “hazkunde ekonomikoaren eta enpleguaren sorreraren aurka dauden erreforma estrukturalak dira”. Amaiurreko diputatuak zehaztu duenez ikuspuntu makroekonomiko batetik, “Alderdi Popularrak onartu dituen neurriek atzeraldi ekonomikora garamatzate”.

Rafa Larreinak argi utzi nahi izan du gainera Amaiur “ahalegin eta sakrifizioa bezalako kontzeptuekin” ados dagoela baina zehaztu du “koalizio soberanista ez datorrela bat ahalegin eta sakrifizio hori betikoek egitearekin, hau da, aukera gutxienak dituztenek, autonomoek, enpresa txiki eta ertainek.”

Amaiurreko diputatuak martxoaren 29an Euskal Herrian deituta dagoen greba orokorraren aldeko aldarria egin eta “Euskal Herriak lan harreman eta gizarte babeserako bere esparru propioa izateko eskubidea errespeta dezala eskatu dio Alderdi Popularrari.

@ehbilducongreso