{audio}http://ehbildu.net/images/amaiur/2012/03/Errekondo-euskaraz.mp3{/audio}

Bihar, martxoaren 28a, asteazkena, Auzitegi Gorenak “Bateragune auziaren” helegitea aztertuko duela eta, komunikabideen Aurrera agertu da gaur Amaiur, espainiako Diputatuen Kongresuan.

Rafa Larreinak adierazi duenez, bost kide horiei ezarritako zigor gogorren helburua Euskal Herrian zabaldutako garai berria oztopatzea zen. “Espainiako gobernuak indar erakustaldia egin nahi izan zuela” nabarmendu du Larreinak.

Amaiurreko diputatuak gogora ekarri du “azken hilabete hauetan Euskal Herriak bizi izan duen aldaketa sakona”. “Ziklo armatua alde batera utzi eta soilik bide politiko eta demokratikoak uztartuz askatasunean oinarrituriko etorkizuna lantzeari ekin dio euskal gizarteak”.

Larreinak nabardu du ere bai Euskal Herriak bizi duen itxaropenezko garai berri hauek abia arazten, zuzeneko inplikazioa izan zutela gaur egunean espetxean dauden bost herritar hauek.

“Herri hau, demokrazia eta bakea garatuz eta herritarren borondatea oinarritzat hartuz, eraiki behar dela aldarrikatzea da beraien jardueraren xedea. Lan politikoa egiteagatik, ziklo aldaketa ekarri duen lan politikoa egiteagatik atxilotu zituzten eta horregatik daude preso” adierazi du Amaiurreko diputatuak.

Ildo horretatik, “euskal gizarteak ez duela gatazkaren konponbidean oztopoak jarriko dituen neurri eta erabaki politikorik nahi” adierazi du Larreinak eta gehitu du “euskal gizarteak ez duela ulertzen ez eta onartzen ere Espainiako estatuak bakebidean urrats positiborik ez ematea”.

Horregatik guztiagatik, Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez eta Sonia Jacintoren berehalako eta baldintzarik gabeko askatasuna eskatu du Amaiurrek espainiako Kongresuan.

@ehbilducongreso