Gaixotasun larria duten presoen egoera “ankerra” salatu du Maite Aristegik eta legeria bete eta salbuespenezko neurriak alde batera uztea exijitu dio barne ministroari.

Txus Martinen egoera nabarmendu du Aristegik eta horren harira, Estrasburgeko Epaitegiak Frantziako estatuaren aurka kaleratutako epaia gogoratu dio Jorge Fernandez Diaz barne ministroari.

Amaiurreko diputatuak gaixotasun larria duten presoak askatzen has dadila eskatu dio Espainiako ministroari. “Dena dela, ez da hainbeste legea bete ala ez, eskubideez ari gara, hau da, presoei dagozkien eskubideak errespetatzeaz ari gara” esan du Aristegik. Audioa gazteleraz: {audio}http://ehbildu.net/images/amaiur/2012/03/maite20120328.mp3{/audio}

@ehbilducongreso