{audio}http://ehbildu.net/images/amaiur/2012/04/Errekondo-Selekzioak-12.04.10.mp3{/audio}

Xabier Mikel Errekondok EAJri gogora arazi dionez “Euskal Herria da eta ez Madril, kirol selekzioen ofizialtasuna aldarrikatzeko esparrua”. Are gehiago, boterean izan den urte luze hauetan gure selekzio nazionalak izateko eskubidea behar haina ez defendatu izana leporatu dio Amaiurreko diputatuak Eusko Alderdi Jeltzaleari”.

“Esteban jauna, gaur ez zenukeen Lege Proposamen hau aurkeztu behar izango, aurreko legealdian PSOErekin izandako negoziazioetan gai honi lehentasuna eman izan bazeniote” adierazi du Errekondok eta jeltzaleei kritikatu die “legealdiz legealdi proposamen bera aurkeztu eta aldi berean kirol selekzioen aldeko defentsa irmorik egin ez izana”.

Amaiurreko diputatuak Espainia eta Frantziako gobernuen jarrera “ukatzailea” salatu du ere bai. Bere esanetan, “bi herrialde horietako selekzioetan parte hartzera behartuz euskal herritarren eskubide indibidual eta kolektiboak ukatzen dituzte Parisek eta Madrilek” eta gogoratu duenez, bi selekzio horien deiari ez erantzuteak kirol lizentziaren kentzea dakar.

Horregatik guztiagatik, “nazioarteko txapelketetan parte hartzeko euskal kirol selekzioek duten eskubidea naturaltasunez onartzeko eta beraz, Nafarroa, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko herritarren borondatea errespetatzeko” eskatu dio Errekondok Espainiako gobernuari.

Kirol Legearen erreforma eskatuz EAJk aurkeztu duen proposamenaren harira egin ditu adierazpenok Kongresuan Amaiurreko diputatuak.

@ehbilducongreso