Kongresuko Diputatuen Estatutuaren Batzordeak Iñaki Antiguedaden irakasle lana eta diputatu kargua bateraezinak direla ebatzi ondoren, Antiguedadek diputatu kargua utziko du ezinbestean.

Urte luze hauetan Eusko Legebiltzarrean, Bizkaiko Batzar Nagusietan eta Espainiako Diputatuen Kongresuan egin duen lan eta jarduera instituzionala ikuspegi militante batetik garatu du Iñaki Antiguedadek.

Jarduera horretan, Iñakik beti eutsi izan dio unibertsitateko bere irakasle lanari. Hau da, jarduera militantea eta profesionala bateratu ditu. Esan bezala, baita Diputatuen Kongresuan izan den hilabete hauetan ere.

Hauteskunde kanpainan argi utzi zuen Iñakik berak, kargu instituzionala eta profesionalaren artean aukeratzera behartuko balute, koherente izaten jarraituko lukeela, eta beraz, Diputatuen Estatutuaren Batzordearen ebazpenak kargu instituzionala alde batera utzi eta unibertsitate lana lehenestera behartzen duela jakinarazten dizuegu.

@ehbilducongreso