{audio}http://ehbildu.net/images/amaiur/2012/04/Corte-Unamunzaga-MINURSO.mp3{/audio}

Aste honetan bertan Nazio Batuen Erakundeak Mendebaldeko Saharako Erreferendumerako mandatua (MINURSO) berrituko duela eta, erakunde horrek giza eskubideen ikuskaritza bere gain hartzeko ekimenik egingo duen ala ez galdetu dio Alberto Unamunzaga, Amaiurreko diputatuak Espainiako gobernuari.

Senatuan egindako interbentzioan Unamunzagak “lurralde okupatuetan Saharako herritarrek pairatzen duten jazarpena” salatu du eta “sahararren oinarrizko eskubideak (adierazpen, manifestazio eta elkarteak osatzeko eskubideak) errespetatuak izatea” exijitu du. “Era berean, 80 preso politiko sahararren askatasuna exijitzen dugu, bereziki 2010ko azarotik epaiketarik gabe Saleko espetxean dauden 23 pertsonena” adierazi du Unamunzagak.

Amaiurreko diputatuak Espainiako nazioarteko gaietarako ministroari gogorarazi dionez “Espainiako estatuak erantzukizun historikoa dauka Mendebaldeko Saharako gatazkan, eta nazioarteko zuzenbidearen arabera ezin du erantzukizun hori ukatu”. “Indar okupatzaileek egiten dituzten giza eskubideen urraketen ikuskaritzan eragile aktiboa izatea” eskatu dio Amaiurreko diputatuak Jose Manuel García-Margallori.

Are gehiago, “Saharako herritar guztiek euren etorkizunaren jabe izateko Espainiako gobernuak ahaleginak egin beharko lituzkeela” esan du Unamunzagak.

@ehbilducongreso