Carlos Salvador UPNko diputatuak egin adierazpenei hauxe erantzun nahi die Amaiurrek:

{audio}http://ehbildu.net/images/amaiur/2012/04/Salvadorri-erantzuna.mp3{/audio}

1. Osoko emendakinen eztabaidan UPN izan da Espainiako gobernuaren aurrekontuei erabateko babesa eman dien alderdi politiko bakarra.

2.Ikuspuntu ekonomiko eta sozialetik erabat atzerakoiak diren aurrekontuei eman die babesa UPNk. Aurrekontu zentralistak dira eta gainera are gehiago murrizten dituzte jada eskasak eta murritzak diren Nafarroako eskuduntzak.

3. Nafarroako herritarren hitza ukatuz UPNk duen obsesio gaixotiak, Alderdi Popularrarena baino jarrera zentralista eta muturrekora darama alderdi errejionalista.

4. UPNk Nafarroako historia estali eta desitxuratzen du herritarrekiko errespetu eza erakutsiz. Konkistaren bostehungarren urteurrenean Nafarroako eskuinak gezurretan jarraitu eta agerikoa dena ukatzen du.

5. Kalean zein erakundeetan Espainiako gobernuaren aurrekontuen aurkako jarrera erakutsi

6. dezatela dei egiten die Amaiurrek Nafarroako ezkerreko indar politiko eta gizarte mugimenduei.

@ehbilducongreso