{audio}http://ehbildu.net/images/amaiur/2012/04/Korte-Larreina-Elgeta.mp3{/audio}

Espainiako armadak Elgetan egin dituen maniobra militarrak direla eta, Gobernuari zuzenduz idatzizko galdera erregistratu du kongresuan Amaiurrek.

Espainiako armadak burutu dituen maniobrak, oso gertakari larriak eta onartezinak direla uste du Amaiurrek. Batik bat, tropa faxistak Elgeta okupatu zuela 75 urte betetzen direnean. Memoria historikoa berreskuratzeaz eta injustizien erreparazioaz hitz egiten denean, mota honetako jarduerak Elgetako herritarren aurkako probokazioa direla uste dugu. Are gehiago, orduan bizi izan zituzten irain eta oinazeak gogora ekarri dizkiete elgetarrei atzoko maniobra militarrek.

Arrazoi horiek guztiengatik galdera hauxe egin diogu Gobernuari:

¿Va a tomar medidas el Gobierno para identificar a los responsables, depurar las responsabilidades correspondientes, pedir disculpas al Ayuntamiento y ciudadanía de Elgeta, y poner los medios necesarios para que este tipo de actuaciones y provocaciones no vuelvan a repetirse?

@ehbilducongreso