{audio}http://ehbildu.net/images/amaiur/2012/04/Korte-Errekondo-Gernika.mp3{/audio}

75 urte bete dira gaur Gernika bonbardatu zutenetik. Urte asko izan arren, oroimen kolektiboan bizirik diraute, halabeharrez. 75 urte ere, egunak gorabehera, beste Gernika batzuk bonbardatu zituztenetik, izan Durango, izan Eibar, izan Elgeta… 75 urte non ez ikerketa ez garapen ofizialik ere ez den garatu, gertaera haien errudun zuzena izan zen gobernuaren hurrengoak izan direnen aldetik. Oraindik ere amaitu gabe duten trantsizio baten seinale. Egoera egonezin baten seinale.

Baina erantzun ofizialik ez bada ere, galderek bere horretan diraute Gernika guztiotan: Zeinek? Nork agindua? Zergatik? Zertarako?. Erantzun eza are eta salagarriago suertatzen da gaur, Euskal Herrian batzuek zabaldu duten aro politiko berrian, non batzuek oroimena, justizia eta egia ahotik ahora erabiltzen duten, baina ez ehuneko ehunekoan baizik eta euren zatikako kontakizunari interesatzen zaion ehuneko pobrean baizik. Egunotan Elgetatik uniforme berrituaz jantzita probokazioan aritu diren horiek defendatzen dituztenak berak.

Mariano Rajoy jaunak bere agintaldia estreinatu zuen Amaiurreko diputatuei esanez “nik ez dizuet ezer zor”. Ez, Rajoy jauna, guri ez, baina Euskal Herrian izan diren Gernika guztietako herritarrei zor diezu oroimena, justizia eta egia, ehuneko ehunekoan. Eta hortik aurrera, gaurkoari eutsi, benetako bake bidean.

@ehbilducongreso