{audio}http://ehbildu.net/images/amaiur/2012/05/Korte1-Errekondo-ETB-Naf.mp3{/audio}

ETBren Iruñeko antenaren afera Audientzia Nazionalera igortzeko estatuko abokatuak hartu duen erabakia gogor kritikatu du Amaiurrek. Kazetarien aurrean eginiko adierazpenetan, Xabier Mikel Errekondo diputatuak esan du “salbuespeneko epaitegi horrek espetxea eta sufrimendua dakarkie euskal herritarrei”.

Diputatu abertzaleak adierazi duenez, “ez gaude gertaera isolatu baten aurrean” eta Yolanda Barcinaren aurkako “pastelkadak”, greba orokorreko istiluekin lotuta izan diren 38 atxilotuak eta ETBren antenaren azken atal hau ekarri ditu gogora.

Errekondoren ustez “garaia da nafarren hitza eta erabakia errespetatzeko” eta salatu duenez, “UPN eta PP etengabe ari dira euskal nortasunarekin zer ikusia duen edozer, euskara barne, kriminalizatu nahian”.

PSE-PP paktuaren haustura

{audio}http://ehbildu.net/images/amaiur/2012/05/Korte2-Errekondo-PSE-PP.mp3{/audio}

PSE eta PPren arteko hausturaz berriz, “gaur egungo Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren zilegitasun eza” nabarmendu ditu Errekondok eta “PSE eta PPren arteko ituna bertan behera gera dadila” eskatu du, bere ustez “ez diolako euskal gizarteari ezelako ekarpenik egiten”.

Amaiurreko diputatuaren esanetan Lopezen gobernuak zilegitasunik ez izateaz gain, Madrileko PSOE eta PPren egoitzetan adostutako itunari lotuta dagoen gobernua da”. Errekondoren ustez, “PSE eta PP Madrilen adostutakoaren sukurtsalak baino ez dira”.

Are gehiago, Errekondoren arabera Patxi Lopezen gobernuak ez die Araba,

Bizkaia eta Gipuzkoako herritarren nahi eta eskaerei erantzun. “Gatazkaren konponbideari ez dio ekarpen onik egin, eta gauza bera krisiari aurre egiteko orduan, besteak beste, Madrildik Zapateroren gobernuak lehen eta PPrenak orain, zehaztu dituzten politika neoliberalak bere egin dituelako Lopezek”.

Hauteskundeak aurreratzeko aukeraz, aldiz, “hurrengo hauteskundeak euskal gizartearen isla izan daitezela eta beraz, alderdi eta sentsibilitate guztiek parte hartzeko aukera izan dezatela” exijitu du Errekondok.

@ehbilducongreso