Tropa faxistak Elgetan sartu zirela 75. urte betetzen ziren egun berean, Espainiako armadak maniobra militarrak egin zituen Elgetan.

Senatuan egin duen hitzaldian, Alberto Unamunzaga senatariak jatorriz Elgetakoa den bere sendiaren istorioa azaldu du, alegia, 1937ko apirilaren 24an, tropak sartu osteko errepresio bortitza nola bizi izan zuten elgetarrek.

Horregatik guztiagatik, apirilaren 24ko urteurren hori ez ezagutzea ezinezkoa dela aurpegiratu dio Unamunzagak defentsa ministroari, eta maniobra militarrak gaitzesgarriak, edota gutxienez, deitoragarriak diren argitu dezala eskatu dio Pedro Morenes ministroari.

@ehbilducongreso