Hona hemen Iñaki Antiguedaden diskurtsoaren bi zati, gazteleraz: {audio}http://ehbildu.net/images/amaiur/2012/05/Corte-Iñaki-1.mp3{/audio} {audio}http://ehbildu.net/images/amaiur/2012/05/Corte-Iñaki-2.mp3{/audio}

Iñaki Antiguedad Amaiurreko diputatuak espetxe politika salatu du Diputatuen Kongresuan eta Espainiako gobernuari galdetu dio ea “espetxe politika ez ote inteligentea Euskal Herriak bizi duen garai berriak sortu dituen aukerak probesteko”.

Antiguedadek adierazi du eskubideak ezin direla baldintzatu eta gogoratu du “azken garai hauetan, atzeraeraginezko salbuespeneko neurriak indarrean jarri dituela gobernuak”. “Zigorra euren etxetik gertu betetzeari buruzko mandatuei muzin egin dietela behin eta berriz eta presoen kaleratzea saiheste aldera kode penalaren hainbat erreforma onartu dituela” aurpegiratu dio Amaiurreko diputatuak Fernandez Diaz ministroari.

Ildo horretatik dispertsioa gehien nozitzen dutenak presoen senideak direla adierazi du Antiguedadek eta “senide horiek noizbait sakabanaketa nozitzera kondenatuak izan diren ala ez” argitu dezala eskatu dio barne ministroari.

Amaiurreko diputatuaren arabera espetxe politikari dagokionez bakarrik geratzen ari da Alderdi Popularra eta kontraesankorra da bere ustez “Euskal Herrian bakardadean izatea eta aldi berean Estatuan erabateko gehiengoa izatea”.

Diputatu gisa Iñaki Antiguedadek egin duen azken interbentzioa izan da gaurkoa. “Ganbera honetan sartu nintzenean uste sendoak nituen eta uste beretsuekin irtengo naiz: kontu publikoak ez dira gobernu honek duen defizit handiena” esan du Amaiurreko diputatuak.

@ehbilducongreso