{audio}http://ehbildu.net/images/amaiur/2012/05/Corte-Maite-bienestar-social.mp3{/audio}

“Hezkuntza, osasuna eta gizarte babesak bezalako eskubide publiko eta unibertsaletan egiten ari diren murrizketek gizarte hondamendira garamatzate”. Hitz horiekin hasi du Maite Aristegik gizarte ongizateari buruz Talde Parlamentario Sozialistak aurkeztu duen mozioan zegokion interbentzioa.

Are gehiago, Amaiurreko diputatuak esan du koalizio soberanistak ez duela defizit publikoa gizarte eskubideen eta gizarte ongizateak jasaten dituen murrizketekin alderatzerik onartzen.

Aristegiren ustez “borondate politikoarekin soilik aplikatu daitezke gizarte osoarentzat ongizatea bermatuko luketen bestelako formulak” eta Amaiurrek “erokeria honen aurka aurrerantzean egingo diren mobilizazio guztiak babestuko dituela” adierazi du. Ildo horretatik, “suntsitzeari utzi eta eraikitzen hasi beharra dagoela “ iritzi dio Maite Aristegik.

Amaiurreko diputatuak Euskal herriaren burujabetza politiko, ekonomiko eta soaziala aldarrikatu du, izan ere “PSOEk proposaturiko estatu itunek sekula ez baitituzte gure eskuduntzak onartu; inposizio baztertzaileak baztertzaileak izan dira beti”.

Horregatik guztiagatik abstentziora jotzea erabaki du Amaiurrek.

@ehbilducongreso