{audio}http://ehbildu.net/images/amaiur/2012/05/Corte-1-Errekondo-CPFF1.mp3{/audio}

Finantza eta Ogasun Politikarako Kontseiluak gaur arratsaldean egingo duen bileraren inguruan, Amaiurrek adierazi du Europako gainontzeko estatuek dituzten tresna berdinak behar dituela Euskal Herriak bere ogasun eta ekonomia politikak garatu ahal izateko eta beraz, krisi honi aurre egiteko.

Kazetarien aurrean eginiko adierazpenetan, Xabier Mikel Errekondok esan du Espainiako gobernuaren politika zentralizatzaileak Hego Euskal Herriko lau lurraldeek ekonomia eta ogasun gaietan dituzten mugak handitu baino ez dituela egiten.

Edozein kasutan, tresna horiek izan arte, ogasun gaietan Hego Euskal Herriko eta Estatuaren arteko harremana aldebikotasunetik abiatu behar dela defendatu du Errekondok. Are gehiago, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak egin legez, Ogasun eta Finantza Politikarako Kontseiluaren bileretara joatea zentzugabea dela esan du Amaiurreko diputatuak.

Amaiurrek UGT eta CCOO sindikatuekin Diputatuen Kongresuan egin duen bileraren ostean egin ditu adierazpenok Xabier Mikel Errekondok. Bilera horren balorazio positiboa egin eta krisiari aurre egiteko, eragile politiko eta sozialen artean zubiak eraikitzearen garrantzia azpimarratu du Amaiurreko diputatuak.

@ehbilducongreso