ProSeleccions Sportives Catalanes, ESAIT eta Siareir@s Galeg@s elkarteek Diputatuen Kongresuan antolatu duten ekitaldia aprobetxatuz, euskal kirol selekzioek nazioarteko txapelketetan parte hartzeko duten eskubidea aldarrikatu nahi du Amaiurrek. Era berean, banakako eskubide zein kolektibo hori ez onartuz Espainiako estatuak duen jarrera setatia salatu nahi dugu.

Horrezaz gain, Amaiurrek bere poza agertu nahi du hiru elkarte horiek antolatu duten ekimen bateratuagatik, izan ere, gure ustez, aldarrikapen hori esparru sozialean ez ezik erakundeetara ere hedatu behar baita.

Ildo horretatik, duela hilabete ekimen bikoitza aurkeztu zuen Amaiurrek Diputatuen Kongresuan: euskal selekzio nazionalen defentsaren aldeko Legez Besteko Proposamena batetik, eta Kultura eta Kirol Batzordean Sireir@s, CAT eta ESAIT elkarteen agerraldiaren eskaria, bestetik.

Aurrez, ordea, euren aldarrikapenak jendaurrean azaltzeko aukera izango dute hiru elkarte horiek datorren astelehenean, maiatzaren 21a, Diputatuen Kongresuan egingo den ekitaldian.

Gogora dezagun bestalde, ekitaldi hori beste hainbat ekimenez lagunduta datorrela. Izan ere, azken aste hauetan hainbat ekimen eta mozio aurkeztu baitira Nafarroa, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko udalerri ugaritan eta EAE, Nafarroa, Catalunya eta Galizako parlamentuetan.

Amaiurren ustez, euskal kirol selekzioen ofizialtasuna lortzeko estrategiarik onena indar politiko, erakunde, federazio eta eragile ezberdinen artean AKORDIO NAZIONALA adostea da.

Baiezta dezakegu Amaiurreko hiru diputatu izango direla datorren maiatzaren 21ean, astelehena, eguerdiko 12:30etan Diputatuen Kongresuko Clara Campoamor aretoan egingo den ekitaldian.

@ehbilducongreso