{audio}http://ehbildu.net/images/amaiur/2012/05/Errekondo-EUSK-barne-minsitroak.mp3{/audio}

Espainia eta Frantziako barne ministroek gaur egin duten bileraren inguruan, hauxe adierazi nahi du Amaiurrek:

Zaharrak berri. Bilerak espero zena eman du.

Espainiako eta Frantziako barne ministroak iraganean kokaturik egoterekin batera jarrera anakronikoa dute.

Onartezina da euskal gatazkaren konponbidean sakontzeko asmoz Harremanetarako Nazioarteko Taldea Euskal Herrira etorri den egun berean, Espainia eta Frantziako gobernuek euren estrategia inmobilistari tinko eustea. Eta gainera, jarrera horretaz harro agertzea.

Euskal gizartea aspalditik ari da aurreranzko urratsak eskatzen. Hala ere, Espainia eta Frantziako gobernuek entzungor egiten diote bake eta itxaropen nahi horri.

ETAz ari denean, duen eta diskurtsorik zaharkituena ari da erabiltzen Alderdi Popularra. Helburu batekin: gatazka politikoaren konponbidearen alde lanean ari den gehiengo sozialari eta euskal soberanismoari eraso egin eta berau ahultzea. Jarrera horrekin, agian, krisi ekonomikoaren aurrean duten ahulezia eta morrontza estali nahi dute, baina ez dira ohartzen ez dutela ez bata ez bestea lortuko.

Horregatik guztiagatik arduraz jokatu eta gatazka armatuaren ondorioak gainditze aldera ETArekin hitz egiteko eskatzen diegu Espainia eta Frantziako gobernuei.

@ehbilducongreso