{audio}http://ehbildu.net/images/amaiur/2012/05/Larreina-Bañez-1.mp3;http://ehbildu.net/images/amaiur/2012/05/Larreina-Bañez-2.mp3;http://ehbildu.net/images/amaiur/2012/05/Larreina-Bañez-3.mp3{/audio}

Rafa Larreina diputatuaren arabera “gertatzen ari den guztiarekin, ikuspuntu sozialetik jasan ezinak diren langabezia datu horiekin, ulergaitza da erakunde publikoek bete beharko lituzketen ardura eta helburuak betetzen dituen herritarren elkartasun ekimen bat kriminalizatzea, hau da, lingua navarrorum hizkuntzan emititzen duen telebista publiko bat ikustea”.

Diputatu soberanistak gogoratu du ere bai “Audientzia Nazionalak euskaldunentzat duen esanahia” eta ETBren Iruñerriako errepetidorearen auzia salbuespeneko epaitegira eraman izana salatu du.

Gobernuaren kontrol saioan egin duen hitzaldian, Larreinak kritikatu du “Espainiako gobernuak prebarikazioaren aukera lehenesten duela, legezkoa eta publikoa den telebista baten emisioa debekatzen duen bitartean, Radio Marca, Tropical, Onda Melodia, Ser Navarra eta Teletarot bezala legezko egoeran ez dauden komunikabideen emisioa onartzen duelako”.

Diputatu soberanistaren hitzetan “horren arrisku prima altuarekin, ulergaitza da ETB Nafarroan normaltasunez ikusteko eskaria egiten dion 2004ko Hizkuntza Gutxituen Europako Kartari muzin egitea Gobernuak, jakinik ETB dela euskaraz emititzen duen telebista bakarra eta euskara bera Nafarroako zonalde batzuetan hizkuntza ofiziala dela”.

“Euskal soberanismoa jazartzeko erabiltzen duzuen indar bera krisi ekonomikoari eraginkortasunez erantzuteko erabiltzea gustatuko litzaiokeela” esanez bukatu du bere hitzaldia Rafa Larreinak.

@ehbilducongreso