{audio}http://ehbildu.net/images/amaiur/2012/05/Iñarritu-Rajoy-1.mp3;http://ehbildu.net/images/amaiur/2012/05/Iñarritu-Rajoy-2.mp3;http://ehbildu.net/images/amaiur/2012/05/Iñarritu-Rajoy-3.mp3{/audio}

Joan den astean, Nafarroako herritarrak identifikatzera eta errepide kontrolak egitera behartzen dituztela salatuz Unión de Guardias Civiles sindikatuak egin zuen salaketa dela eta, fitxategi ideologiko-politikoek duten justifikazioaz galdetu dio Jon Iñarrituk Mariano Rajoyri.

Gobernuaren kontrol saioan egin duen hitzaldian, Iñarrituk gertaerok kritikatu ditu eta gogoratu ere bai Eskubideak elkarteak joan den urtean egin zuen salaketa, alegia, milaka euskal herritarren fitxategi ideologiko-politikoak egiten dituztela estatuko segurtasun indarrek.

“Gertaera larria da hori Rajoy jauna” esan dio Iñarrituk Espainiako presidenteari eta “Stasi eta Vichyren poliziarekin” alderatu du Goardia Zibilaren jarduera. Amaiurreko diputatuaren arabera “ETAren aurkako borrokaren aitzakiaz gehiegikeria asko egin dira azken urte hauetan Euskal Herrian”.

Ildo horretatik, Iñarrituk esan du “ETAk borroka armatua bertan behera utzi arren iraganeko eskemetan segitzen duela Espainiako gobernua kontrol soziala areagotuz eta euskal soberanismoarekin zer ikusia duen oro kriminalizatuz”.

Amaiurreko diputatuak adierazi duenez “Athleticen partida bat edota umez betetako euskararen aldeko ekitaldi bat nahikoak dira polizia kontrolak ezartzeko, edota Nafarroako presidentearen kontra pastel bi botatzea edota ETBren errepetidorea Iruñean ezartzea nahikoa direla ekintzaileak Audientzia Nazionalera eramateko”.

Iñarrituren salaketa ez da horretan geratu, izan ere, greba orokorraren ondoren Nafarroan dozenaka gazte (horietatik asko adin txikikoak) atxilotu dituztela aipatu du. Are gehiago, azken aste hauetan Ertzaintzaren pilotaka batek erietxeko zainketa berezietara eraman du Gasteizko gazte bat, eta “okerragoa” dena, beste pilotakada batek Bilboko beste gazte bat hilerrira eraman du zuzen-zuzenean”.

Bere hitzaldia bukatu aurretik, “euskal gizarteak bakean eta normaltasunean” bizi nahi duela esan du Jon Iñarrituk.

@ehbilducongreso