{audio}http://ehbildu.net/images/amaiur/2012/05/Corte-1-Larreina-activos-inmobiliarios.mp3;http://ehbildu.net/images/amaiur/2012/05/Corte-2-Larreina-activos-inmobiliarios.mp3{/audio}

Finantza sektorearen mugiezinen aktiboen onbideratzeari buruzko Lege-dekretuaren eztabaidan egin duen hitzaldian, “banketxeen hutsegiteak herritarrek ordaindu nahi izatea” leporatu dio Rafa Larreinak Alderdi Popularrari.

Diputatu soberanistaren arabera “finantza entitateen inguruan PP eta PSOEren arteko botere borroka izan da Espainiako estatuak bizi duen finantza krisiaren arrazoietako bat”.

Larreinaren ustez bi dira krisitik irteteko ereduak: “bata, banketxeek eurek izatea beraien akatsen erantzule, eta bestea, herritarrek ordaintzea banketxeek egindako hutsegiteak”. Ildo horretan, Amaiurreko diputatuak adierazi du “Espainiako gobernuak onartu dituen erreformek, Lege-dekretu honek barne, bigarren ereduan sakontzen dutela”. Are gehiago, “banketxe txar bat ez sortzeagatik, porrot egin dezakeen Estatu txar bat eraiki dezakeela” oharatarazi dio Alderdi Popularrari.

Euskal Herriari dagokionez Nafarroako Aurrezki Kutxaren auziaz hitz egin du Larreinak eta “Yolanda Barcina, Miguel Sanz eta Roberto Jimenezi leporatu die kutxa horren desagerpena”.

Horrezaz gain, Amaiurreko diputatuak adierazi du “Mariano Rajoyren gobernuaren ereduak kalte egiten diola Euskal Herriari” eta gogoratu du “gureak, Espainiarekin alderatuz, bestelako egitura sozioekonomikoa duela”.

@ehbilducongreso